Skip to main content
hotel en Bermeo, hotel en Gaztelugatxe, hotel en Mundaka, hotel en Bilbao, hotel en Euskadi, hotel en Urdaibai, hoteles en Bermeo, hoteles en Gaztelugatxe, hoteles en Mundaka, hoteles en Bilbao, hoteles en Euskadi, hoteles en Urdaibai, hotel en País Vasco

Toki Egokiena

Edozein ekitaldi egin dezakezun hotelak daude, beraz, zergatik egin zure ekitaldia Nafarrola hotelean?

  • Zure ekitaldia ez baita edozein.
  • Ia inork ezin dituelako bere ekitaldiak Nafarrolan egin. Nafarrola hotelak oso ekitaldi gutxi antolatzen ditu urtean.
  • Nafarrola beste inork ez duen ingurune pribilegiatua duen lekua delako. Basoa, ibaia, lorategiak, terrazak, baratza, egongela...
  • Nafarrolan (ia) nahi duzun guztia egin dezakezulako.

Eta ondo aterako dela badakigulako

Basque Luxury eta Basque Country Confidential-en parte gara.

Deitu iezaguzu.
Enpresak

Enpresak

Enpresak beti dabiltza leku funtzional eta lasaien bila euren bilera eta ekitaldietarako, eta Nafarrola Hotela aukera paregabea da. Proiektoreaz hornitutako bilera-aretoa dugu, catering-zerbitzua eta jangela-zerbitzua pentsio osoarekin eskaintzen dugu. Jende askorentzako ekitaldietarako aproposak diren kanpoko guneak ere baditugu. Edozein behar eskaeraren arabera koordinatzen da.

Ezkontzak

Zure ezkontza eguna berezia da, detaileak eta xehetasunek aldea markatzen duten eguna da eta Nafarrola Hotelak espazio eta esperientzia paregabeak eskaintzen ditu, zure egunaren magiaz modu esklusibo eta berezi batean posible den guztiaz goza dezazun. Ostalaritza zerbitzu esklusiboak, helikopteroz iristea, eta imajina dezakezun guztia... Deitu egiguzu eta egingo dugu.

Bisita bat hitzartu
Basque Luxury & Basque Country Confidential

Basque Luxury & Basque Country Confidential

Nafarrola hotela Basque Country Confidential eta Basque Luxury-n sartzen den hoteletako bat da. Bi entitateek Euskal Herriko esperientziak, zerbitzuak, hotelak eta luxuzko beste agente batzuk azaltzen dituzten argitalpenak argitaratzen dituzte.